"Gernika 37-87" lyrics


KORTATU LYRICS

"Gernika 37-87"

Mila ta bederatzirehun
Hogeita hamazazpigarren urtea,
Oroitzapen batzu ez ezik
Beste urte bat, ez besterrik.

"hil ezinak dira hitzak
Izan arren zaurituak"
Bere jaioterritik urrun
Gogora ezak alberti moskun.
Gernika errea, bonbaketatua
Haritz zaharrak zutik dirau,
Nahiz eta usteltzen egon
Gaur, paktu faltsuen ikusle.
Gernika, gure buruan!

Urte latza hura
Txina-japoniarrak elkar joka
Ingelesek palestinan sortu zuten
Buka ezinezko guda,
Gaur dakusat egunkarian
Heriotz bonbak palestinarren gain.

"detroiteko bonba beltza"
Ez zen u.s.a.-ko hegazkin bat
Boxeo munduko garailea baizik.
Galde ezaiok joe louis-i:
Bonba batzuk dezaketen
Sowetoko garraisia isilarazi.

Hogeita hamazazpi beste urte bat
Larogeita zazpiaren antza, besterrik ez.
Galduko dutela badakite
Ikusi nahi ez izan arren.
Gernika, gure buruan!

Submit Corrections

Punk Lyrics | K | KORTATU

All lyrics are property and copyright of their actual owners and provided for educational purposes and personal use only
Privacy Policy | Contact E-Mail | Non-lyrical content © PLyrics.com